XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egin asmoz; zu (izan) ezik; juntagailuei buruzko gomendioak; data nola adierazi, eta hiru kilo(ta)ko.

Elkarrizketan hauek izan dira partehartzaileak: J. M. Satrustegi, X. Kintana, M. L. Oñederra, Juan Garzia, E. Knô*rr, L Baraiazarra, E. Gerrikagoitia, J. R. Etxebarria, A. Irigoyen, K. Alkorta eta Tx. Peillen.

Arratsaldeko 3.30tan Patxi Altuna izan da hizlari, Gramatikari buruzko proposamenak (II). Okerrak zuzenduz tituluarekin, egun hedatzen ari diren badaezpadako zenbait esamoldez.

Hitzaldian, besteak beste, honako puntu hauek erabili ditu Altuna jaunak: honezkero / dagoeneko; iraun, balio eta beste zenbait aditz; *bost durotan garestitu; *topikoa bihurtu; *hobe esan / hobeto (hobeki) esan, èlkar ondo moldatu, e.a.

Ondoren, jaun hauek parte hartu dute eztabaidan: A. King, A. Eguzkitza, Juan Garzia, J. L. Goikoetxea. K. Garai eta X. Altzibar.

5etan Beñat Oihartzabalek aurkeztu du bere hitzaldia, Erregulartasuna, bai/ez, tradizioa / oraingo hedadura; -i bai ala ez (niagok / nagok); nagok / negok eta zagok / zegok; zabilak / zabilek; ditiat / dizkiat; niake / nikek.

Lau izan dira ondoko eztabaidan mintzatu direnak: A. King, A. Eguzkitza, Juan Garzia eta A. Irigoyen.

6.15tan lau txosten irakurri dira: Hitanoa non eta nork erabiltzen duen (X. Alberdi); Neurtu aditzaren erregimenaz (I. Azkune); Neurtu aditzaren erregimenaz (Julio Garcia, M. Ensunza, J. R. Etxebarria eta K. Altonaga), eta Hitanoa ahozko hizkuntzan Euskal Herriko Hizkuntza Atlasaren Arabera (G. Aurrekoetxea).

J. R. Etxebarria izan da geroko eztabaidan parte hartu duen bakarra.

7.30tan, Leioako Eskola Musikan, ekitaldi bat egin da, Udalak Euskaltzaindiaren omenez antolaturikoa.

Lehendabizi, Miguel Angel Ariño alkatea mintzatu da Euskaltzaindiaren lana goraipatzeko.

Ondoren, Udal Euskaltegiko burua den Jon Markaidak ikastetxe honen berri laburra eman du.

Gero, Jose Ignacio Sarria jaunak, Musika Eskolaren zuzendariak, gauza bera egin du bere ardurapeko ikastegiaz.

Mintzaldi honen osagarri, Jose A. Arana Martijak iruzkin batzuk erantsi ditu, musikaren irakaspenaz bereziki, eta Sarria jaunarekin batera egindako lanaren gainean.

Ondoren, Jean Haritschelhar euskaltzainburuak Akademiaren esker ona agertu dio Udalari harrera ekitaldi atsegin honengatik.

Gero, Musika Eskolako sei ikaslek kontzertu bat eskaini dute.

Azkenik, bildutakoak beheko solairura joan dira, ahamen bat jatera.

Urriaren 5ean, asteazkena

Goizeko 9.30tan hasi da orobat egungo lana.

Moderatzaileak B. Oihartzabal eta M. Azkarate izan dira.